Zer da


Gaur egun ,guztiok entzun dugu Ludopatia, baina zertan
datza berez.
OMEk dionaren arabera, Ludopatia gaixotasun bat da eta
ondoko ezaugarri hauek ditu:
• Jokoaren jarduera alde batera uzteko eta geldiarazteko
gaitasun eza.
• Jokoaren tentazioa alboratzeko unean porrot egitea.
• Jokatuaurretik , hazten doa kitzikatze eta
tentsio  sentsazioa  eta  jokatzeko  orduan atsegin
edoarintasun sentsazioa .
• bizitzaren  atal  ezberdinak   jokoaren   baitara
moldatzea : pertsonala ,  familiarra , soziala ,
ekonomikoa, lana, heziketa mailakoa...
Ludopatiak biztanleriaren %2-%3 bati eragiten diola uste
da. Jokoarekin arazoak izan eta Ludopatiara irits daitezkeen
pertsonen portzentajea %3 eta %5 bitartekoa da.Gaixotasun
honek gizonei eragiten die emakumeei baino gehiago
(proportzioa 60/40 da) baina tratamendu bat hasteko orduan
proportzioa 10/1 da. Gero eta gazte gehiagok du
Ludopatiarekin arazo larririk, baita jokoan aritzeko legeak
ezartzen duen adina ez duten nerabeak ere, azken hauek
jolas-makinekin hasten dira e ta azkene an apustu