Gomendioak


Jokoaren erabilera arduratsua egiteko:

-Jokatzen hasi aurretik diru kopuru zehatz bat zehaztu ezazu.

-Jokoa zure lagunekin ondo pasatzeko eta denbora pasatzeko
erabili. Familiarekin edo lagunekin egin, sekula ez egin bakarrik.

-Galtzen ari bazara, saia zaitez galera berreskuratzeko
asmoz ez jarraitzen, izan ere, irteera zaila duen gurpil-zoro
batean sar zaitezke.

-Alkohola edo beste droga batzuk hartzea saihestu, izan ere,
modu horretan zure buruarekiko kontrola eta asertziozkoa izateko
aukera murrizten dira.

-Kontuz ibili bizitzeko beharrezkoak diren gastu pertsonal edo
familiarrak jokoan jartzearekin (janaria, hipoteken ordainketa,
argia, telefonoa…)


-Arazo ekonomikoak badituzu ez jokora jo irtenbide bila. Beste
alternatiba batzuk bilatu.

-Nekaturik bazaude edo arazoren bat baduzu saia zaitez ez
jokatzen, izan ere, modu horretan errazago joango zara aurrera
eta autokontrola murriztu egiten da.

-Jokatzeko tentazioak irauten duela ikusten baduzu eta uste zenuena
baino baliabide ekonomiko gehiago erabiltzen badituzu,DEI GAITZAZU!

 -Jokatu ondoren ondoezik aurkitzen bazara (errua, antsietatea…) norbaitekin
hitz egin eta aditu batengana jo gertatzen zaizuna adierazteko.
-Badakizu? Hasiera batean zuk jokatzen duzu eta ondoren hark
jokatzen du zurekin.